← Proiektuetara itzuli
2016(e)ko martxoaren 15(a)Automozioa

TURBOGREEN Hazitek (2015-2016)

TURBOGREEN Hazitek (2015-2016)

Iraunkortasun handiagoko turbokonpresore berdeen belaunaldi berria

Proiektu honen helburua gaur egun merkaturatzen diren turbokonpresoreek baino errendimendu hobea eta bizitza erabilgarri luzeagoa duten turbokonpresoreak fabrikatzea da, ekoizpen-prozesu hobetu eta ekoeraginkor bat abian jarriz. Horretarako, proiektuaren esparruan, korrosioarekiko erresistentzia eta iraunkortasun handiagoa duten TiO₂ estaldura berritzaileak garatuko dira, MUGAPEk garatutako elektrodekokapen anodikoaren prozesua hobetuz.

Proiektu honi esker, MUGAPEk erabilera-baldintzetan iraunkortasun handiagoa eskaintzen duten turbokonpresore aurreratuen belaunaldi berri bat garatu eta merkaturatu ahal izango du. Era berean, denboran errepikagarria eta erreproduzigarria izango den ekoizpen-prozesu bat izango du, industria-mailan eskalatzeko modukoa.

Garatutako prozesuak interesa izango du beste aplikazio eta industria-sektore batzuetarako ere. Gainera, MUGAPERen posizioa sendotuko du bere merkatuetan erreferentziazko enpresa gisa, eta gaur egungo negozio-ildoak zabaltzeko aukera emango dio.

Proiektua MUGAPEk gidatzen du, IK4-Cidetec zentro teknologikoaren lankidetzarekin.