Automobilgintzarako azken belaunaldiko material eta estaldura adimendun berriak
AUTOKONPON proiektuaren helburu nagusia azken belaunaldiko material eta estaldura adimendun berriak garatzea da, automobilgintzako produktu eta osagai osagarri berritzaileen belaunaldi bat lortzeko aukera emango dutenak. Produktu horiek auto-konponketa, marraduraren aurkako eta urraduraren aurkako propietateak izango dituzte. MUGAPEren jarduera anodizazio-bainuak garatzera bideratuta dago, korrosioarekiko erresistentzia handia eta iraunkortasun handia duten estaldura auto-konpongarriak sortzeko gai direnak.
MAIER S. COOP. LTDA.-k gidatutako proiektuak honako enpresen lankidetza du: ATOTECH ESPAÑA S.A., MUGAPE, S.L., INDUSTRIAS QUÍMICAS IRURENA S.A., CIKAUTXO S. COOP. LTDA., ZF LEMFORDER TVA S.A., baita RVCTI sareko eragileen lankidetza ere: LORTEK Lotura Teknologien Ikerketa Zentroaren Elkartea, CIDETEC Fundazioa, GAIKER Fundazioa eta MAIER TECHNOLOGY CENTRE S.COOP. MTC.



