Aluminiozko pistoi eraginkorrago eta ingurumenarekiko errespetutsuagoen gama berria
Proiektu honen helburu nagusia gaur egun merkatuan daudenak baino askoz ekologikoagoa den aluminiozko pistoi kontzeptu berri bat fabrikatzea da, errekuntza-prozesuaren eraginkortasuna hobetzeko eta gas kutsatzaileen emisioak murrizteko gaitasuna izango duena. Erronka hori lortzeko, ikerketak anodoko elektrodojalketaren bidez lortutako TiO₂ estaldura zeramikoen lodiera handitzeko modua aztertuko du.
Proiektua MUGAPE enpresak gidatzen du, INNOMAT COATINGS, S.L. enpresaren eta IK4-CIDETEC Teknologia Zentroaren lankidetzarekin.



