Automoziorako osagai berrientzako garapen teknologikoak, akabera funtzional aurreratuekin
SURCAR proiektuaren helburu nagusia kalitate funtzional handiko automozio-osagai berriak garatzea da, belaunaldi berriko estaldurak eta substratuak aplikatzeko fabrikazio-teknologia aurreratuak garatuz. Soluzio berritzaile horiei esker, piezek hatz-marken aurkako, korrosioaren aurkako, kondentsazioaren aurkako eta erraz garbitzeko propietateak eskuratzen dituzte.
Proiektu honetan, MUGAPEren erronka automobilen bufer-apaingarrietarako teknologia berri bat eta estaldura berriak garatzea da, errendimendu estetiko eta funtzional bikaina lortzeko, bereziki korrosioarekiko erresistentzia handia eskainiz.
MAIER S. COOP enpresak gidatutako proiektu honetan honako enpresek parte hartzen dute: FICOMIRRORS, S.A., ATOTECH ESPAÑA, S.A., MUGAPE, S.L., ELIX POLYMERS, S.L., CROMOGENIA UNITS, S.A., MONOCROM, S.L. eta AUTOMATIZACIO DE PROCESSOS I MEDIAMBIENT S.L.. Horrez gain, honako zentro teknologiko eta ikerketa-erakundeen laguntza du: CIDETEC Fundazioa, LEITAT Technological Center, TEKNIKER Fundazioa, ICIQ – Institut Català d’Investigació Química eta Universitat Rovira i Virgili.



