Tratamendu ez-organikoak

Metalizatuak- Kromatuak

Divider
Metalen elektrojalkina- bitarteko estaldura.

Estaldura mota hau babestu nahi den geruzaren gainean egiten da metalen elektrojalkina erabiliz. Aplikatutako estaldura funtzionala izateaz gain, piezari korrosioaren aurkako iraupena emanez, estetikoa ere bada, akabera distiratsuak edo distiragabeak aplikatu daitezkelako.

MUGAPEk beharrezkoak diren mota guztietako nikelak ditu korrosioaren aurkako iraupen hoberenak lortzeko, bai duplex sistema erabiliz baita sistema mikroporotsua egiteko aukera izanez. Kasu askotan aldez aurretik material hauen prestaketaz arduratzen da, horretarako dardaraketa eragiketak, leuntze- eragiketak eta eragiketa mekanizatuak egiten ditu.

Oinarriko materialen gainean egiten diren estaldurak honakoak dira:
  • Burdina eta mota askotako aleazio altzairuak
  • Altzairu herdoilgaitzak.
  • Kobrea, letoiak eta mota askotako Kobrezko aleazioak.
  • Zamak.
  • Injektatutako aluminioa eta estrusio-aluminioa.
  • Beste material batzuk bezeroak eskatzen baditu.

Anodizatuak

Divider
Aluminio Anodizatua.

Aluminio anodizatua, aluminioko gainaldeen herdoiltzearen ondorioz lortutako aluminazko estaldura bat da. Lortutako geruzak, batez ere, urradurari gogortasuna eta erresistentzia ematen dio. Anodizatuaren ibilbidean eratutako alumina anhidroa da, bere poroak xurgatzeko gaitasun handia dutenez, bere berezitasunaz baliatzen gara tindatzeko, eta bere poroetan koloregai organikoak edo mineralak sartzen ditugu.

Magnesio anodizatua.

Magnesio anodizatua, magnesioko gainaldeen herdoiltzen ondorioz lortutako periklasa eta forsteritaz osatutako estaldura bat da. Lortutako geruzak magnesioa egonkortzen du, jateko duen joera nabarmenki gutxituz.


Anodizatu mota hauek MIL-A-8625F arauarekin baliokidea den UNE-EN-12373 araua jarraituz egiten dira. Anodizatu teknikoak edo gogorrak egiteko aukera ere eskaintzen da, urraduraren aurkako erresistentzia handiagoa eskatzen bada edo estalduraren gainazaleko berezitasunak hobetu nahi badira.

Zeramikoen aplikazioa anodizatu gainean.

Berezko teknologiaren garapena pieza anodizatuen gainean apaingarri zeramikoen akaberak aplikatzeko.

Fosfatodunak

Divider
Zati metalikoaren (altzairua) bihurtze kimikoa fosfato metaliko batean.

Fosfatodunaren prozesua, fosfato metaliko batean zati metalikoari (altzairua) egiten zaion bihurtze kimikoa da. Prozesu hauek orokorrean DIN-50942 Y UNE-EN-12476 arauaren zuzenbideak jarraituz egiten dira, non eta ez bezeroak bere araua zehazten ez badu.

Lortu nahi den aplikazioaren arabera fosfato hau mota ezberdinekoak izan daiteke:
  • Zinka:Herdoilaren aurkako estaldura modura erabiltzen da. MUGAPEn akabera mota honetako 2 bertsio daude eskuragarri, zink- fosfatodun mikrokristalinoa eta zink- fosfatodun kristalinoa. Zink- fosfatoduna ere hotzaren bitarteko desitxuratzeak egiteko balio du, ondorengoko aplikatze batean jaboia edo molykotea erabiliz.
  • Zink Kaltzioa: Pieza-gaineko itsaskortasuna eman aurretik erabiltzen da prestakuntza modura, bukaeran bulkanizazioa prozesua emango zaien piezei.
  • Manganesoa: Piezari igurtze indize txikiagoa ematen dio, antigripante modura jokatzen du.
  • Burdina: Amorfo izenekoa ere, margoak itsasteko oinarri itsaskor modura balio du.

Pasibodunak

Divider

Pasibodunak egiten dira aluminioaren eta altzairu herdoilgaitzaren gainean.

Aluminio pasiboduna (Chromital).

Chromital aluminioarentzako eta bere aleazioentzako kromo-hesabalenterik gabeko pasibodun bat da. Kromo-hesabalentedun pasibodunek duten antzeko jarrera aurkezten du. Tratamenduak aeronautika sektoreko MIL-DTL-81706 eta MIL-5541-aren zehaztasunak betetzen ditu eta margotzeko oinarri modura erabili daiteke. Geruzaren ekarpen hutsala 0,1g/m2- 0,5 g/m2koa da eta urradurari dion erresistentzia 300 ordutara iritsi daiteke laino gatzaga neutroan.


Altzairu herdoilgaitzazko pasiboduna.

Altzairu herdoilgaitzaren pasiboduna, korrosioaren erresistentzia arinki hobetzeko erabiltzen da. Prozesu honetan ere herdoil-azal hondakinak ezabatzen direnez bere ikus-alderdia hobetzen da. Tratamendu honek ez du piezaren tamaina aldatzen. Kobaltoko erregogor aleazioetan ere aplikatu daiteke.