Likido sarkorren bitarteko ikuskapena.
Likido sarkorren bitarteko ikuskapena ez-suntsitzaile saiakuntza mota bat da, aztertutako materialen gainaldeetan dauden etenak bereizteko eta antzemateko erabiltzen da. Gehienetan burdin- gabeko aleazioetan erabiltzen da, baina fundizioko materialen azterketarako ere erabili daiteke, partikula magnetikoen bitarteko azterketa aplikatzea zaila denean.Zenbait kasutan metalikoak ez diren materialetan erabili daiteke. Bere prozedura, aztertzen ari garen gainaldean koloreztatutako likidoa edo fluoreszentea den likido bat aplikatzean datza; likidoa, kapilaritate-fenomenoari esker dauden eten guztietan barneratzen da.
Denbora tarte baten ondoren likido soberakina kentzen da eta errebelatzaile bat aplikatzen da; honek etenetan eta errebelatzailearen geruzan barneratu den likidoa xurgatzen du.