I+G

E-FLIGHT

Hegazkin Elektrikoetarako azterlan eta garapen Teknologikoak.

E-Flight proiektuaren helburua, aeronautikako propultsio-sistemen elektrifikazioak aeroegituren sektorean sortuko dituen erronkei aurrea hartzea eta erantzuna ematea da, aireontzi elektrifikatuek beharko dituzten eduki teknologiko handiko produktuak, multzoak eta soluzio funtzionalak garatuz. Propultsio-sistemen elektrifikazioa funtsezkoa da aireko garraioa deskarbonizatzeko. Aireontzien isurietan eragin zuzena izateaz gain, haien lana eraginkorragoa eta isilagoa izan dadin eta mantentze-lan-kostuak murrizten laguntzeko bideak ere eskaintzen ditu. Horretarako, aireontziaren eraginkortasunerako eta efizientziarako funtsezkoak diren arlo nagusiak ikertu eta arakatu behar dira, hala nola aeroegiturak eta sistema osagarriak. Hegazkingintzan inoiz erabili ez diren osagai, tamaina eta potentzia berriak dituzten eta guztiz elektrikoak diren sistemak txertatzea eta hartzeak baldintzatzaile berriak sortuko ditu hegazkinaren egituran.

Etorkizuneko aeroegitura guztiz baldintzatuta egongo da propultsio elektriko sistemaren eta energia biltegiratzeko sistema elkartuaren bidez. Sistema hau elektronikoki “txertatu” beharko da aireontzian (Battery Pack). Bateria-produktua, era berean, -beste sektore batzuetan heldutasuna lortu duena, adibidez automobilgintzan-, egokitu egin beharko da aireontzietan modu seguruan txertatzeko. Gainera, sistema osagarri oro, adibidez izotzaren aurkako sistema, elektrifikatu egin beharko da eta txertatzeko-bide paralelo bat egin beharko du. E-Flight proiektua, Euskadiko 4 enpresek (AERNNOVA, INNOMAT, MUGAPE eta ORKLI) sortu duten ekimena da, etorkizuneko hegazkin elektrikoetarako ezinbestekoak diren energia biltegiratzeko sistemak eta sistema elektrikoak integratzen dituzten material berriak, fabrikazio-teknologiak eta aeroegitura-konfigurazioak ikertzeko eta garatzeko. Erronka, egiturazko funtzioa beteko duen eta pisua murrizten lagunduko duen Battery Pack arin bat eratzea da. Beste erronka bat, propultsio-sistema bezalako elementua txertatzea da bere bateria-multzoekin eta sistema osagarriekin (kableatua, segurtasun-elementuak, kudeaketa termikoa), hegazkinaren pisua eta maniobragarritasuna kaltetu gabe.

MUGAPEk Tecnalia zentro teknologikoarekin batera lankidetzan duen proiektu honetan, bi helburu ditu:
• Antiicing edo Izotzaren aurkako estalduren geruza homogeneo eta meheen deposiziorako metodo berri bat garatu, tamaina handiko eta geometria konplexuko osagai aeronautikoetarako, hala nola eraso-ertzetarako. Estaldurak garatzeko eta aplikatzeko prozesuak fase bakar batean aplikatzen saiatuko dira, eta, horrela, kostua optimizatuko da.
• Aeronautikan aplikatutako konpositeetarako estaldura eroaleen deposiziorako metodo berri bat garatu. Zehaztapenen arabera (itsaspen ona, eroankortasun elektrikoa eta blindajearen ezaugarria.), eskatutako ezaugarriekin lotuta dauden hainbat eskakizun betetzen dituen material sendoko estaldura bat lortzean oinarritutako soluzio bat garatu beharko da.

"E-FLIGHT" proiektua Eusko Jaurlaritzako HAZITEK – Enpresen I+G-ari Laguntzeko Laguntza Programaren eskutik finantzatu da. Jarduera hori Eusko Jaurlaritzak (Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren bidez) eta Europar Batasunak (Eskualde Garapeneko 2021-2027 Europako Funtsaren (EGEF) bidez) finantzatzen dute batera.



 

EKICOAT

Funtzio anitzeko estaldurei aplikatutako ikerketa, banatutako aplikazioetan fotovoltaikoa txertatzeko.

Hazitek lehiakorra EKICOAT (ZE-2022/00261) proiektuaren helburua, konpositezko modulu fotovoltaikoetarako (PV) funtzio anitzeko estaldura-sorta berri bat lortzea da, propietate optikoak hobetzeko, eta ondorioz, errendimendu fotovoltaikoa hobetzeko eta erabileraren ondoriozko narriadura minimizatzeko propietate gehigarriak emateko, bai zikintze-/garbiketa-prozesuetan, baita urradurak eragindako kalteetan ere. Aplikazioan zehar formulazioa eta kontrolatutako lodierak optimizatuz galera horiek minimizatzeaz gain, horien funtzio-anitza bilatuko da (UV blokeatzailea, urraduraren aurka, zikinkeriaren aurka, eta abar).

INNOMAT-ek buru duen proiektu hau, MUGAPE-k INNOMAT-ek garatu dituen estalduren deposizio tekniketan lan egin du, konpositeetako modulu fotovoltaikoei buruzkoak, berezko teknologia erabiliz.

Egungo gizarteak elektrizitate-kontsumo iraunkorrago bat eskatzen du; testuinguru horretan, energia fotovoltaikoak energia berriztagarria sortzen laguntzeko gaitasuna du, energia banatua dagoen sistema sortzaile baten esparruan. Erronka horrek, energia kontsumitzeko eskema berri hori erraztuko duten aplikazioetan fotovoltaikoa txertatu ahal izateko, teknologia garatzea eskatzen du. Eraikinetan konpositezko elementu fotovoltaikoak (i) sartzea eraikuntza-material tradizionalak ordezteko, (ii) ibilgailu elektrikoen inguratzailean, edo, are gehiago, (iii) lotzeko ainguratze konplexuak behar dituzten egitura flotagarrietan gaur egungo beirazko egiturak ordeztuz, …soluzio berritzaileak behar dituzten adibideak dira hauek.

Proiektuaren motibazio nagusia, funtzio-anitzeko estaldurak lortzea da honako baldintza hauek betetzen dituzten zelula fotovoltaikoentzako:

• Transmisio optiko handia, UV blokeatzailea, urraduraren aurkakoa, zikinkeriaren aurkakoa, etab.
• Aire-konposatua interfasean gertatzen diren galera optikoak minimizatzea errazten duten propietate anti-islatzaileak.
• Iraunkortasun handia izatea ingurumen-baldintzetan (UV erradiazioarekiko erresistentzia, hezetasuna eta ziklatu termikoak), eragile horien eraginpean dagoen modulua babesteko.

MUGAPE-ren kasuan, bere zeregin nagusia konpositezko modulu fotovoltaikoen gainean garatutako estalduren deposizioa optimizatzea izango da. MUGAPE-ren (1) lana lodieraren optimizazioa lantzea izango da, oso mehea izan behar duelako, -gaur egun beste aplikazio batzuetarako erabiltzen diren lodierekin alderatuta-, eta (2) estalduraren homogeneotasuna landuko du, modulu integragarriek behar izaten duten geometria konplexua kontuan hartuta. Horrela, proiektuak funtzio anitzeko estaldura bat garatzea aurreikusten du. Estaldura horrek modulu fotovoltaikoaren iraunkortasun-prestazioak osatu eta hobetuko ditu ingurumen lan-baldintza desberdinetan. Estaldura horrek aldi berean i) sorkuntza fotovoltaikoa eta ii) babes-propietateak maximizatzera bideratuko dituen propietate optikoak izango ditu, bai ingurumeneko-agenteak, baita erabilera-baldintzetan sor daitezkeen beste kalte batzuk ere (zikintzea, aztarnak, urradura, etab.). Ez dago babes eta errendimendu optikorako oreka egokia eskaintzen duten konpositezko-substratuentzako berariazko estaldura komertzialik. Estaldura berria izaera desberdinekoa izan daiteke, ildo teknologiko desberdinak aurreikusten direlako hura sortzeko.

Garatutako teknologiak konpositeak behar duen funtzio aniztasuna sortzea lortu nahi da, beirazko modulu fotovoltaikoen aurrean konpositeak oraindik eskaintzen dituen gabeziak ordeztu nahi ditu.

Proiektuaren buru INNOMAT coatings da, MUGAPE-rekin lankidetzan. Gainera, Tecnalia ikerketa-zentroaren laguntza du.




Argazkia: Tecnaliak eskainia. Konpositeko modulu fotovoltaikoa.


 

SUNRISE PV

Zirkulartasun-estrategiak energia-kostua murrizteko, teknologia fotovoltaiko berriak sortzeari esker.

Mugapek zikinkeriaren aurkako ezaugarriak dituzten estaldura anti-islatzaileak garatzen ditu proiektu honetan, konbertsio-eraginkortasun eta iraunkortasun handiko modulu fotovoltaikoak lortzeko helburuarekin.

Gainera, estaldura horiek aplikatzeko prozesua optimizatzeko jardueran ere lan egingo du Mugapek.

SUNRISE PVk autonomia energetiko seguru eta iraunkorrerako (fusioa, hidrogenoa eta berriztagarriak) gaitasun teknologikoak indartzen ditu balio-katearen fase guztietan. Hori da Sunrise PV proiektuak lortu nahi duen helburua. Horretarako, erronka horri eta Misioan aurreikusitako erronkei erantzungo dieten konponbideak eta berrikuntzak bilatzen ditu.

Ildo horretan, proiektuaren ikerketa honako puntu hauetan oinarritzen da:

• Material berriak eta modulu fotovoltaikoak eta gainerako osagaiak ekoizteko prozesuak: ekoizpen-kostuak murrizteko eta konbertsio-eraginkortasun handiagoa lortzeko.
• Operazio- eta mantentze-lan-prozesu berriak, sistema sistema fotovoltaikoak modu iraunkorragoan, eraginkorragoan eta fidagarriagoan erabiltzeko.
• Material eta osagai kritikoak berreskuratzeko eta berrerabiltzeko prozesu berriak eguzki-energia fotovoltaikoaren balio-katean: haien balioa handitzeko eta teknologiaren ingurumen-inpaktua hobetzeko.
• Energia berriztagarri fotovoltaikoaren ekoizpena optimizatzea, teknologiaren energia-kostua eta ekonomia-kostua nabarmen murriztuz (LCOE-aren hobekuntza).
• FV instalazioen eraginkortasunean, malgutasunean eta kudeagarritasunean aurrera egitea, ingurumen-, ekonomia- eta gizarte-iraunkortasuneko esparru batean.

Proiektua gauzatzeko epea 2022-2025 urte bitartekoa da, eta MAGTEL-ek gidatzen du. eta CEGASA, CEN SOLUTIONS, ISFOC, MONDRAGON, MUGAPE, SOLTEC eta TÉCNICAS REUNIDAS enpresen laguntza du, bai eta ikerketa-erakundeetako lankidetza ere: TECNALIA, AICIA, CETIM, IKERLAN. CDTI-k eta “Next Generation EU” Funtsek diruz laguntzen dute.



 

FLOAT&M

Energia eoliko flotagarriaren operazio- eta mantentze-jardueren optimizazioa

2021etik eta 2023ra bitartean garatzen ari den Hazitek proiektu estrategikoaren helburua, FLOAT&M (ZE-2021/00042), itsasoko energia eoliko flotagarriaren operazioetara eta mantentze-lanetara bideratutako soluzio integral bat eskaintzea da. Proiektu honetan, MUGAPEK plataforma flotatzaileetarako estaldura-soluzioak garatzen parte hartzen du, alde batetik, materialen bizitza erabilgarria luzatzeko, eta, bestetik, material horiek behar dituzten mantentze-eragiketak sinplifikatzeko eta errazteko.

Aberaste-bidean dagoen haize-energia flotagarri berritzailea, energia berriztagarria sortzeko egungo nahiz etorkizuneko alternatiba giltzarrietako bat da, eta CO2 isuriak murrizteko aukera argia eskaintzen du.

Proiektuaren motibazio nagusia, itsasoko energia eolikoaren garapenetan operazio- eta mantentze-zerbitzuetan (O&M) sortzen diren erronkei erantzuna ematea da. Proiektuen lehiakortasuna areagotzeko, bere eraginkortasuna hobetzeko beharra, bere egoeraren jarraipena errazteko eta langileen esku-hartzeak murrizteko beharra ezinbestekoa da.

Horregatik, teknologia berrien garapenaren bidez, FLOAT & M-ek ekipo berriei (droneak, robotak eta konektoreak), irtenbide digitalei, material berriei eta korrosioaren aurkako soluzioei buruzko ikerketetan eta garapenetan eskuratutako ezagutzak eta esperientziak aprobetxatu nahi ditu, itsasoko energia eolikoaren merkatuari teknologian oinarritutako konponbide lehiakor bat eskaintzeko.

Proiektua Saitec Offshore Technologiesek zuzentzen du eta, MUGAPEZ gain, offshore energia eolikoaren balio-kateko enpresek ere parte hartzen dute, hala nola Aeroblade, Alerion, Egoa Energia, Sener, Nautilus, Ditrel, Vicinay Cadenas, Lumiker, Vicinay Sestao, Corsidinel Marine. Gainera, Tecnalia, Tekniker, CEIT, Azterlan, MU, Sidenor I+G eta Vicinay Marine Innovación ikerketa-zentroen laguntza du.

FLOAT&M Euskadirentzat aukera paregabea da, eta parte hartzen duten enpresen indarrak nabarmentzen ditu. Gainera, euskal industria merkatuan modu bereizgarrian kokatzeko aukera emango duen lankidetza sustatzen da.

Ekimen horren bidez lortzen diren emaitzei esker, itsasoko aktibo eoliko flotagarrien fidagarritasuna handitzeko aukera emango da, jarduerarik gabeko orduak murrizteko aukera emango du, operazio- eta mantentze-estrategia hobetuak ahalbidetzeko aktibo eolikoaren egoera jarraitzeko aukera emango du; plataforma flotagarrira sartzeko beharra murriztuko du, instalazioetako eraginkortasunean parte hartzen duten pertsonen segurtasuna areagotuko du eta, azkenik, itsasoko aerosorgailuen etengabeko eragiketaren iraunkortasunari lagunduko dio, haien bizitza erabilgarria luzatuz.

ZE-2021/00042 proiektuak 4 milioi euroko aurrekontua du 2021-2023 bitarteko aldirako, eta Eusko Jaurlaritzaren Hazitek programak finantzatzen du, Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren laguntzarekin.




Argazkia: Saitec Offshore Technologies.


 

MULTIPRI

Lehen material aniztun bat aplikatzeko teknologia berri bat diseinatzea eta garatzea.

Proiektu hau, ORBEA enpresarekin elkarlanean garatu da, eta CIDETEC Zentro Teknologikoaren laguntzarekin egin da; bere helburua, lehen material aniztasun bat garatzea da (aluminioa, plastikoa, magnesioa, altzairua, etab.), bizikleten edozein substratu-mota dela ere, haiekin erabili ahal izateko.

Proiektu honetan, bizikletentzako inprimazio bat garatzen ari dira. Inprimazio horrekin, nibelatzeko gaitasuna eta substratuaren babesa optimizatzen ari dira, gainazal horietan hezetasunaren eta kondentsazioaren aurkako hesi bat sortuz, gainazal horiek baldintza oldarkorretan estetikari eta kolore-sorta zabalari eutsiz lan egiten dutelako. Aldi berean, teknologia horren industrializazioan lan egingo da, produktuen inprimazio automatikoa lortzeko prozesua diseinatuz.

2020-2021ean garatutako proiektua Eusko Jaurlaritzaren Hazitek programak finantzatzen du, Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren laguntzarekin.





 

PYME INNOVADORA

MUGAPEk ETE berritzailea zigilua lortu du. Gure izaera berritzailea eskertzeko aintzatespena.

Azken urteotan, MUGAPE, prestazio handiko azaleko akaberak aplikatzeari dagokionez, abangoardia teknologikoari eusteko ekoizpen-prozesu berriak garatzen aritu da. Helburua lortzeko, enpresak bere giza baliabideek duten kualifikazio handia aprobetxatzen du, eta I+G proiektuak egiten laguntzen du, bai barneko proiektuak baita deialdi publikoen bidez diruz lagundutako proiektuak ere. Apustu horrek bere etekinak eman ditu, eta Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak ETE Berritzailea zigilua eman digu, ikerketa arloan eta garapen teknologiko edo berrikuntzaren (I+G+B) arloan jarduerak egiten dituzten enpresentzat erreserbatutako aintzatespena da.
Bereizgarri hori jarduera eta proiektu berritzaileak garatzeagatik lortu dugu Sozietateen Gaineko Zergan kenkaria aplikatzeko Zerga Agentziak eskatzen dituen baldintzak betetzen ditugulako. Enpresak prestakuntza handiko lantalde zientifiko-tekniko zabala du, eta esperientzia handia du estaldura berriak eta ikerketa-jarduerarako egokiak diren estaldura eta instalazio berriak garatzen.

Zigilu hori lortzea, gure izaera berritzailea objektiboki frogatzen laguntzen digun bermea da. Orain ETE Berritzailearen zigilua lortu dugunez, Espainiako 2.000 enpresa baino gehiagoren parte gara. Enpresa hauei Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak bere izaera berritzailea eta aurrerapen teknologikoari egindako ekarpena ezagutzen die. Espainian aktibo dauden enpresen %0,1 inguru soilik jotzen da berritzailetzat, beraz, enpresa pribilegiatuen talde horretako kide gara (Euskadin ez gara 100 enpresa izatera iristen zigilu horrekin) eta berrikuntza handitzearen alde egiten dute, enpresaren garapenean etengabe ari delako eta negozio-unitate berriak sortzen ari delako.


 

SEAPOWER

Potentzia handiko offshore aerosorgailuen oinarriak, dorreak eta sistema osagarriak garatzeko irtenbide berritzaile eta integralak garatzea.

SEAPOWER proiektuaren helburua potentzia handiko aerosorgailu berriak sortzeko egiturak, dorreak eta offshore sistema eolikoetarako irtenbideak eta teknologien ikerketa eta lankidetza sustatzea da.

SENER ingeniaritzak zuzentzen du proiektua, soluzio flotagarriaren inguruan jarduerak ere koordinatuko dituena. IDOM konponbide finkoaren arduraduna izango da; HAIZEA WIND eta NAVACEL egiturak fabrikatzen dituzten erreferentziazko bi enpresek XXL dorreekin eta trantsizio piezekin lotutako paketeak gidatuko dituzte hurrenez hurren. Partzuergoa osatzen dute, ALKARGO transformadoreen fabrikatzaileak; DITREL, aerosorgailuaren oinarriarekin konexio elektrikoaren kontzeptu berritzailearen sustatzailea; ERREKA, finkatze soluzio fabrikatzailea; JASO Tower Garabiak, igogailuen sistemetan espezialista; MUGAPE, korrosioaren aurkako gainazal estalduretan aditua eta NAUTILUS Floating Solutions, plataforma flotagarriaren kontzeptu garatzailea. Partzuergoak, gainera, RVCTI bi zentroen laguntza du, Tecnalia eta Tekniker.

Proiektuak 5,3 M € -ko aurrekontua du 2019-2021 aldirako eta Eusko Jaurlaritzako Hazitek programaren bidez finantzatzen da, Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren laguntzarekin.



 

SURCAR CIEN (2017-2019)

Akabera funtzional aurreratuak dituzten automobilgintzako osagai berrietarako garapen teknologikoak.

SURCAR proiektuaren helburu nagusia, kalitate funtzional handiko automobilgintzako produktu berriak sortzea da, fabrikazio aurreratuko teknologia garatuz, azken belaunaldiko estaldura eta substratu berriak aplikatzeko. Hauei esker, piezek, arrasto-aurkako, korrosio-aurkako, kondentsazio- aurkako propietateak edukitzeaz gain, garbiketa errazeko propietate berriak ere badituzte.

Mugaperen erronka teknologia berri bat eta estaldura berriak garatzea da, automobilen kolpe-leungailu edergarritan korrosioaren aurkakoak diren prestazio estetiko eta funtzional bikainak lortzeko.

Proiektua, MAIER S. COOP-ek gidatuta, honako enpresa hauekin elkarlanean aritzen da: FICOMIRRORS, S.A., ATOTECH ESPAÑA, S.A., MUGAPE, S.L., ELIX POLYMERS, S.L., CROMOGENIA Units, S.A., MONOCROM, S.L. eta AUTOMATIZACIO de PROCESSOS I MEDIAMBIENT SL. Horretaz gain, honako zentro teknologikoekin batera aritzen da elkarlanean: FUNDACIÓN CIDETEC, LEITAT TECHNOLOGICAL CENTER, FUNDACIÓN TEKNIKER, Institut Catalá d´Investigació Química y Universitat Rovira i Virgili.



 

BIOTIDENT Hazitek lehiakorra (2017-2018)

Azalera funtzionalizatuarekin guztiz biobateragarria den titanio beta aleazio batean oinarritutako hortz-inplante aurreratuak.

BioTiDent proiektuaren helburua hortzetako inplanteak garatzea da, azalera bioaktibo eta bakterioen aurkako azalera funtzionalizatuarekin guztiz biobateragarria den titanio β aleazio batetik abiatuta, osteointegrazio on bat lortzeko eta infekzioen prebentziorako, etorkizuneko pazienteei erabilera bikaina eta bizi-kalitate hobeago bat emateko.

MUGAPEk, RVCTI IK4-TEKNIKER agentearekin batera, proiektu honen esparruan, titaniozko merkataritza-aleazio berriei buruz garatuko duen gainazaleko tratamendu berriak eta inplantearen bioaktibitatea bermatuko duenak, inplizituki balio teknologiko handiagoa eta errendimendu espezifiko hobeago bat ekarriko du.


 

FUNCIONA Hazitek estrategikoa (2016-2018)

Teknologia moldagarri eta moldakorren bitarteko funtzionalitate pertsonalizatua duten produktuak

FunciONA4 proiektuaren helburu orokorra, teknologia moldagarri eta moldakorren bidez produktu funtzional pertsonalizatuak garatzea da, parte hartzen duten enpresek, merkatuaren eskaeren aurrean, egokitutako funtzionalitate pertsonalizatu berriekin bereizteko aukera izan dezaten.

Proiektu honetan MUGAPEk lantzen duen erronka teknologiko nagusia, azaleko tratamendu berritzaileak garatzea da, batez ere, elektrokimikoak eta kimikoak -helburu tribologiko, estetiko, korrosio-kontrako eta fouling-kontrako helburuekin- hala eskatzen duten partzuergoko enpresen produktu ezberdinetan aplikatu ahal izateko.

Proiektua honako enpresekin aritzen da elkarlanean: ORBEA S.COOP.LTDA, MAIER S. COOP., ASEA BROWN BOVERI, S.A., AMPO SOC. COOP., MUGAPE, S.L., GRUPO EMPRESARIAL IRURENA, S.L., CIKAUTXO, S.COOP., gainera zentro teknologiko hauekin lanean arituz: FUNDACIÓN CIDETEC, LEITAT TECHNOLOGICAL CENTER, FUNDACIÓN TEKNIKER, Institut Catalá d´Investigació Química y Universitat Rovira i Virgili.


 

OFFCOAT Erronkak (2016-2018)

Itsas ingurunetako dorre eolikoetarako korrosio-kontrako sistema berria.

Proiektuaren helburu nagusia soluzio teknologiko berritzailea lortzea da, Offshore sistemekin aplikatuta doan funtsezko ikerketa eta osagaien/prozesuaren garapena abiapuntu hartuta eta substratuari atxikidura kimikoa eta babes antibosibo optimoa emango dion estaldura "bikapa" bat sortuz. Horretarako materialen egitura mailakatuaren diseinu bat erabiliko da, bere integrazioari mesede eginez eta sistemaren iraunkortasuna areagotzen lagunduz.



Mugape SL-ek burutuko duen proiektua ikerketa-erakunde hauekin arituko da elkarlanean: Fundació Bosch i Gimpera Universitat de Barcelona, Proiekzio Termikoko Zentroa (CPT) eta Miranda de Ebroko Zentro Teknologikoa (CTME).



 

NOVACOLOR Hazitek (2016-2017)

Prozesu ekoefizientearen bidezko prestazio handiko koloredun plantxa-zolen belaunaldi berria.

NOVACOLOR proiektuaren helburu nagusia plantxa-zolen belaunaldi berri bat garatzea da, plantxen fabrikatzaileek beren erreferentzia-gama handitzeko aukera izan dezaten.

Ekintza hauen bidez, material aurreratu berriak garatzea espero da, MUGAPE eta AZPIARAN Euskadi mailan abangoardia teknologikoko posizio batean kokatzeaz gain, Europako esparruan merkatu-nitxo berrietan sartzeko ere aukera emateko.

NOVACOLOR proiektuak bi euskal industria-enpresa txiki eta ertain ditu buru: MUGAPE eta AZPIARAN, eta ik4-CIDETEC. zentro teknologikoaren laguntza du.



 

MAURA Hazitek (2015-2016)

Islatzaile aeroespazialen tresnentzako material aurreratuak.

MAURA proiektuaren helburu orokorra material aurreratu konposatuak ikertzea eta garatzea da, dilatazio-koefiziente murriztua duten eta propietate mekaniko egokiak dituzten Islatzaile Aeroespazialentzako Tresnak fabrikatzeko, baldin eta material horien mekanizazio-prozesua lehiakorra bada denborari eta kostuari dagokienez, hortaz, prestazio handiko azken produktu bat sortu liteke, merkatutik beherako prezioarekin.

Garatu nahi den produktua oso erakargarria da sektore aeroespazialeko enpresa handientzat, bai nazionalak, bai atzerrikoak ere. Merkataritza-ustiapenerako Mugape eta Mekatar enpresen arteko aliantza sendotasuna suposatzen du, eta nazioarteko merkaturako sarbidea errazten du.



 

TURBOGREEN Hazitek (2015-2016)

Iraunkortasun haundiagoa duten turbokonpresoreen belaunaldi berria.

Proiektu honen helburua, gaur egun merkaturatzen direnak baino prestazio hobeagoak eta bizitza erabilgarri handiagoa dituzten turbokonpresoreak fabrikatzea da, prozesu hobetu eta eko-eraginkorrago bat abian jarriz. Horretarako, proiektuaren esparruan, MUGAPEk garatutako elektrodeposizio anodikoaren prozesu hobetzetik abiatuta korrosioarekiko erresistentzia eta iraunkortasun handiagoa duten TiO2-ren estaldura berritzaileak lortuko dira.

Proiektu honi esker, Mugape enpresak erabilera baldintzetan iraunkortasun handiagoa izango duen turbokonpresorearen kontzeptu aurreratu berri bat lortu eta eskaini ahal izango dio merkatuari. Denboran zehar eta industria-mailan eskalagarria izango den ekoizpen-prozesu errepikakorra eta erreproduzigarria izateko ere aukera edukiko du.

Garatutako prozesua beste aplikazio eta industria-sektore batzuentzat interesgarria izango da. Eta MUGAPEk punta-puntako enpresa gisa duen posizioa indartuko du bere merkatu anitzetan, gainera egungo negozio ildoak zabaltzeko aukera izango du ere.

Mugape da proiektuaren buru, eta IK4-Cidetec zentro teknologikoaren laguntza du..



 

CERAWIND Gaitek (2014-2015)

Akoplamendu-besoaren garapena iraunkortasun handiko geruza biko estaldurarekin, korrosio- eta urradura-Offshore ingurune kritikoetan.

Proiektuaren helburu nagusia, 6 MW-ko offshore haize-sorgailua egokitzeko beso berri bat garatzea da, korrosioaren aurkako propietateak dituen eta itsaspen ona duen lodiera txikiko estaldura plastiko-zeramiko bat aplikatuz, ingurune biziki korrosiboetan haren iraupena luzatzeko.

Proiektuari ekiteko sortutako partzuergoak esperientzia handia du, bai azaleko tratamenduen garapenaren arloan, bai eta offshore eolikoaren arloan ere. Honako enpresa hauek osatzen dute: ESTALKI CORPORATION XXI enpresa-taldeko INNOMAT eta MUGAPE enpresak, gainazaleko tratamenduetan espezializatuak, eta MEKATAR enpresa doitasun handiko mekanizazioan espezializatua, aeronautika edo eolika bezalako sektore zorrotzen eskaeren arabera. Partzuergoak, aldi berean, IK4-CIDETEC Teknologia Zentroaren laguntza izango du.



 

AUTOKOMPON Etorgai (2012-2014)

Automobilerako azken belaunaldiko material berriak eta estaldura adimentsuak.

AUTOKONPON proiektuaren helburu nagusia, material berriak eta azken belaunaldiko estaldura adimentsuak garatzea da, autokonponketako, marraketaren aurkako eta urraduraren aurkako propietateak dituzten automozioko produktu eta osagai lagungarrien sorkuntza berritzailea lortzeko. MUGAPEren jarduera, korrosioarekiko erresistentzia handia eta iraunkortasun handia duten estaldura autokonpontzaileak sortzeko gai diren anodizatu-bainuak garatzera bideratuta dago.

Proiektua MAIER S. COOP. LTDA. buru duela, honako enpresekin aritzen da elkarlanean: ATOTECH ESPAÑA S.A., MUGAPE, S.L., INDUSTRIAS QUÍMICAS IRURENA S.A., CIKAUTXO S. COOP. LTDA., ZF LEMFORDER TVA S.A., eta gainera ZTBES-ko eragileekin lankidetzan dabil: ASOCIACIÓN CENTRO DE INVESTIGACIÓN EN TECNOLOGÍAS DE UNIÓN LORTEK, FUNDACIÓN CIDETEC, FUNDACIÓN GAIKER eta MAIER TECHNOLOGY CENTRE S.COOP.MTC.



 

ECOPISTON Gaitek (2013-2014)

Ingurumena errespetatzen duten aluminiozko pistoi sorta berriak eta eraginkorragoak.

Proiektu honen helburu nagusia, errekuntza-prozesuaren eraginkortasuna hobetzeko eta gas kutsagarrien isuriak murrizteko gaitasuna duen eta gaur egun merkaturatzen direnak baino askoz ekologikoa den aluminiozko pistoi kontzeptu berri bat fabrikatzea da. Erronka hori lortzeko, elektrodeposizio anodikoaren bidez lortutako TiO2 estaldura zeramikoen lodiera handitzeko modua aztertuko du ikerketak.

MUGAPE enpresak zuzentzen du proiektua, INNOMAT COATINGS, SLren eta IK4-CIDETEC Zentro Teknologikoaren laguntzarekin.



TiO2 estaldura duen pistoia